Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean Kuba, egiak eta gezurrak hitzaldia eskaini dute Getarian. Herrialdearen errealitatea gertutik ezagutzen duten hizlariak gonbidatu dituzte horretarako: Che Guevararen alaba eta sendagile Aleida Guevara, Kubako Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko zuzendari eta diputatu Mariela Castrok, Raul Castroren alaba; eta Un Mundu Mejor es Posible fundazioko lehendakari Claudia Camba, hain zuzen ere.
Hitzaldiaren aurretik, Getariako alkate Nika Lertxundik harrera egin die hizlariei Getariako udaletxean. Jendaurreko solasaldia izan da, eta Lertxundik Getariaren iraganaz eta orainaz hitz egin du kubatarrekin; besteak beste, Juan Sebastian Elkano, balearen arrantza, euskara eta beste hainbat gai izan ditu hizpide Getariako alkateak.
Kubatarrek beren herrialdeko historia, Espainiarrek Kuba eta oro har Latinoamerika menperatu zutenean egin zuten sarraskia, eta gaur egungo hainbat ohitura aipatu dituzte. 50 minutu inguruko solasaldia izan da, eta jarraian Iturzaeta Eskolara abiatu dira hizlariak, bertan eman baitute hitzaldia
Saioa herriko alderdi politikoek, San Prudentzioko Lagunak elkarteak eta Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu dute.
[flickr_set id="72157681790022514"]