Bihar arratsalderako hitzaldi berezia antolatu dute Getarian. Izan ere, Che Guevararen alaba eta sendagile Aleida Guevarak, Kubako Sexu Hezkuntzako Zentro Nazionaleko zuzendari eta diputatu Mariela Castrok, Raul Castroren alabak; eta Un Mundu Mejor es Posible fundazioko lehendakari Claudia Cambak parte hartuko dute
Kuba egiak eta gezurrak hitzaldian.
Getariako hitzaldia bihar 19:00etan Iturzaeta herri eskolako aretoan izango da. Dena dela, aurretik, 17:30ean, Getariako alkateak harrera egingo die hizlariei Getariako udaletxean. Saioa herriko alderdi politikoek, San Prudentzioko Lagunak elkarteak eta Getariako Eskubide Sozialen Kartak antolatu dute.