Getariako trainerua aurkeztu dute gaur

Getariako Hitza 2017ko ekainaren 3a

Traineru denboraldia hastear da, eta gaur herriko trainerua aurkeztu dute Getarian. Herriko apaizak getariarren trainerua bedeinkatu du, eta ondoren arraun elkarteko arduradunek arraunlariak aurkeztu dituzte. Lehenengo denboraldia bukatu berri dute harrobiko arraunlari gazteak atera dira jendaurrera, eta gero udan zehar traineruen liga jokatuko dute arraunlariak eta talde teknikoa. Aurkezpena bukatutakoan, antxoak parrilan eta txakolina eskaini dituzte arraun elkarteko kideek, borondatearen truke. [flickr_set id="72157681680505772"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide