Irudietan: Getariako Euskal Jaia

Urola Kostako Hitza 2017ko maiatzaren 27a

Jon Lasa eta Erika Larrañagak irabazi dute irrintzi lehiaketa.
Euskal Jai eguna ari dira ospatzen getariarrak, eguraldia lagun dutela. Trikitilariak, txistulariak eta askotariko dantzak izan dira goizean, eta 13:30etik aurrera, jende ugari biltzen duen lehiaketa jokatu dute: irrintzi lehiaketa. Bi mailatan banatuta hartu dute parte herritarrek: 14 urtetik beherakoen mailan eta 14 urtetik gorakoen mailan. Jon Lasak eta Erika Larrañagak irabazi dute, haurren zein helduen mailan, hurrenez hurren. Era berean, frontoian azoka eta bertako produktuen dastaketa izan da.
Arratsaldean jarraituko du festak, ondoko ekitaldiekin: Trikitilari Gazteen Getariako XVIII. Txapelketa plazan, 17:00etatik aurrera; 19:00etik aurrera, Nafarroa Kanta Taldearekin kantu-jira herrian barrena eta 22:30ean, Obaneuke taldearekin berbena plazan.
Igandean, berriz,  XXXIX. Gure Txeru Eskuz Binakako Txapelketako finala jokatuko dute, herriko frontoian, 12:30ean hasita.
[flickr_set id="72157681323067203"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide