Getariako kofradia zaharra berreskuratzeko sinadura bilketa abiatuko dute

Getariako Hitza 2017ko maiatzaren 26a

Getariako Eskubide Sozialen Kartak sentsibilizazio kanpaina martxan jarri du.

Getariako kofradia zaharra izango dute hizpide ostiralean Getarian. (Nerea Uranga/Hitza) Getariarrak eta bisitariak Getariako kofradia zaharraren egoeraz "kezkatuta" daude, eta horren aurrean Getariako Eskubide Sozialen Kartak sinadura bilketa abiatu du eraikina dimentsio bikoitzean berreskuratzeko: alderdi arkitektonikoari eta kultur arloari dagokionean. "Eraikina 1919an inauguratu eta martxan jarri zen asmo solidario eta humanistarekin; edozein marineli aterpea eta babesa emateko. XX. mendean zehar Getariako paisaia urbanoaren ikono bihurtu zen", azaldu dute Getariako Eskubide Sozialen Kartatik. Egun eraikina oso egoera txarrean dago, eta elkarteak kofradia zaharraren jatorrizko ispiritua berreskuratu nahi du. Horrez gain, San Anton Mendiaren erabilera publikoa ere eskatu nahi dute, "getariarren gozamenerako". Ekainaren 2tik aurrera abiatuko du Getariako Eskubide Sozialen Kartak sinadura bilketa. Jasotako sinadurak erakunde publikoei emango dizkiete haintzat hartzeko: Getariako Udalari, Gipuzkoako Foru Aldunduari eta Eusko Jaurlaritzai. Sinadura bilketaren egutegia
  • Ekainaren 2an, ostirala, 18:30etik 20:30era plazan.
  • Ekainaren 3an, larunbata, 12:00etatik 14:00etara, Kale Nagusian.
  • Ekainaren 6an, asteartea, 18:30etik 20:30era, plazan.
  • Ekainaren 9an, ostirala, 18:30etik 20:30era, Kale Nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide