Bertan, Bihotz Biriketako Bizkortzea egiten eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko formakuntza jaso dute herritarrek.
Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko udalek eta Zarauzko Gurutze Gorriak sorospen prestakuntza antolatu dute herritarrentzat. Bizitza bat salbatzea zure esku dago ekimena egin dute asteburuan Aian eta Getarian; datorren asteburuan Orion egingo dute, eta hilaren 27an Zarautzen. Bertan, Bihotz Biriketako Bizkortzea egiten eta desfibriladorea erabiltzen ikasteko formakuntza jaso dute herritarrek, besteak beste.
Getariako saioan izan zen Osakidetzako Larrialdi Zerbitzuetako Dani Alonsoren esanetan," larrialdi zerbitzuetara hots egin eta laguntza iritsi bitartean, garrantzitsua da herritarrak konturatzea zerbait egin dezaketela konortea galdu duen pertsona bizkortzeko. Jende askok beldurra izaten du, gaizki eginez gero min gehiago egingo diotela pentsatzen dutelako, baina ez da horrela. Lehen une horiek oso garrantzitsuak izaten dira pertsona onik atera dadin, eta ezinbestekoa da herritarren horrelako kasuetan zer egin behar duten jakitea".
[flickr_set id="72157681685238711"]