Udako jardueren inguruko bilera egingo dute gaur, Getarian

Getariako Hitza 2017ko maiatzaren 11

Udaleku Irekietako haurrak Getarian. Udaleku irekien eta Txiki Txoko proiektu berriaren inguruko bilera antolatu du Urritza Aisialdi Elkarteak gaurko; 18:30ean izango da, Getariako udalbatzar aretoan. Bertan, gurasoen iradokizunak jaso eta dudak argituko dituzte antolatzaileek. Izena emateko epea hilaren 15etik 19ra izango da aurten, eta Urritzak ez ditu epez kan­poko izen ematerik onartuko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide