Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Brankanek antolatutako herri galdeketan aurreneko botoak Ramon Aranberriak eta Libe Goenagak eman dute
Getarian Berdura Plazan hautetsontziak ireki eta herri galdeketan botoa ematen aurrenak Ramon Aranberria gudaria eta Bigarren Mundu Gerran Nazien aurka aritutakoa eta Libe Goenaga bertsolari gaztea izan dira. Goenagak bertsoa ere kantatu du: "Heroiena da herri honegatik borrokatu dezutena. Jakin ni ere gudari baten biloba izan naizena. Orain batera egin dezagun gure esku dagoena. Saiatuz gero egi bihurtzen baita amesten den dena". Brankanek antolatu du Getariako herri galdeketa.
Eguraldia lagun, jendea bildu da bozkalekuen inguruan Getarian. Goizean botoa eman dutenen artean dago Nika Lertxundi Getariako alkatea. Gaurkoa "egun zoriontsu bat" dela esan du alkateak, "herritar bakoitzak bere herrian erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera du gaur, eta horretan ahalegin bat egiteko eskatuko nieke herritarrei. Gaur, emaitzaren gainetik, garrantzitsuena parte hartzea baita. Eguraldi ederra egiten du, jendea animatuta ikusten da, eta badirudi parte hartzea ona izango dela".
[flickr_set id="72157680321613364"]