Bihar egingo dute antxoa protagonista duen festa, eta arratsaldean antxoa dastaketa izango da. Etzi Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du
Antxoa Egunaren bueltan, hainbat ekitaldi antolatu ditu Elkano Arrantzaleen Kofradiak astebururako. Aurten, Antxoa Eguna egingo duten zazpigarren urtea izango da. Bertako produktuari balioa emateko helburuarekin sortu zutela aitortu du Emeterio Urresti Getariako kofradiako presidenteak. "Antxoa arrantzatu ezinik egon ginen hiru urtez, eta kanpoko antxoa Kantauri Itsasoko Antxoa bezala saltzen hasi ziren hainbat kontserba etxe. Ezinezkoa zen hemengo antxoa izatea, garaian ezin baitzen harrapatu. Izena saltzen zuten". Horren aurrean, antxoaren arrantza baimendu zutenean, bertako antxoa sustatzeko antolatu zuten Getarian Antxoa Eguna. "Harrera oso ona izan zuen, eta ordutik urtero antolatzen dugu".
Orfeoiaren kontzertua
Donostiako Orfeoiak kontzertua emango du larunbatean Getariako Salbatore elizan, Antxoa Egunaren harira. "Getaria oso herri kantuzalea izan da beti. Asko gustatzen zaigu musika, abesbatzak entzutea eta mahaiaren bueltan kantatzea. Horregatik, pentsatu genuen Donostiako Orfeoiaren kontzertua antolatzea polita izango zela. Elizak akustika ederra du eta han izango da".
EGITARAUABihar, ostirala12:00. Harrera, Balenciaga Museoan. MSCren eskutik, arrantza iraunkorraren ziurtagiria jasoko du Getariako Elkano Kofradiak. Zilarrezko antxuaren aipamena: Martin Berasategi, Irizabal SA arrainak eta Pescados A. Ucin.
12:30. Gure Txeruko dantzariek aurreskua egingo die omenduei. Getariako Abesbatzak Antxoaren ereserkia eta Boga-boga abestuko dituzte. Ondoren, Maisorrek prestatutako pintxoekin luntxa.
18:30. Gure Txeru elkartekoen dantza emanaldia, Getariako trikitilariekin eta Gazte Alaiak txistulariekin.
19:00-21:00. Antxoa dastaketa, frontoian musikaz girotuta (antxoa parrillan, arrautzeztatuta eta gazitua, txakolinarekin eta sagardoa txotxetik).
Maiatzak 6, larunbata11:00. Antxoa eguneko I. Bela estropada.
16:30. Txiki txef tailerrak, udaletxeko plazan (eguraldi txarra egingo balu, Berdura Plazan).
18:30. Urrezko Aizkora, frontoian (eguraldi txarra bada, Kiroldegian).
20:30. Donostiako Orfeoia, Getariako parrokian. Sarrera doan da, baina Getariako Turismo Bulegoan eskatu behar da.
Maiatzak 7, igandea09:00. Diana Getariako Musika Bandarekin.
11:00. Arrantzaleen meza, Getariako Abesbatzak abestuta. Ondoren, Karmen Ama Birjinaren prozesioa eta Itsas bedeinkapena, Artzapen. Arrantzale zaharrei omenaldia eta hamaiketakoa.
11:30. Estropada: Gipuzkoako Trainerilen Liga. VII. Antxua Eguna Bandera.
13:00. Getariako Musika Bandaren kontzertua, Getariako parrokian. Sarrera doan izango da.