Izena eman daiteke Getariako trikitilari gazteen txapelketan

Aiora Larrañaga Solabarrieta 2017ko maiatzaren 1a

Maiatzaren 27an, Euskal Jai Egunean, izango da trikitilarien txapelketa

Maiatzaren 27an (larunbata) Euskal Jai Eguna egingo dute Getarian, eta festa horren barruan Trikitilari Gazteen Getariako XVIII. Txapelketa antolatu du Getariako Udaleko Kultura sailak. 17:00etan hasita izango da, berdura plazan. 18 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute lehiaketan, eta bikote bakoitzak hiru abesti jo beharko ditu: Trikitia, Pot-pourria, eta Arin-arina, Fandangoa edo Porrusalda; azken hiruretatik bat aukeratu beharko dute. Epaileek kontuan hartuko dituzte: abestien zailtasuna, bikoteko kideen arteko bat etortzea, kantua, dantzagarritasuna eta panderojolearen lana. Izena emateko Lehiaketan izena emateko azken eguna maiatzaren 17a izango da, eta inskribatzeko edo informazioa eskatzeko kultura@getaria.org helbidera idatzi edo 943 89 60 24 telefono zenbakira deitu behar dute trikitilari gazteek. Deialdia irekia da, eta bikote askok izena emango balute, txapelketa aurretik kanporaketa bat egingo litzateke. Txapelketan baserritar arroparekin parte hartu beharko da. Sei bikote sailkatuko dira. Sariak:
  • Lehen bikoteari: txapelak eta 250 euroko ordainsaria.
  • Bigarrenari: 150 euroko ordainsaria.
  • Hirugarrenari: 100 euro.
  • Laugarrenari, bosgarrenari eta seigarrenari: 60na euro.
  • Getariako bikote onerari saria emango diote.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide