Baiezkoaren aldeko argazki jendetsua. (Getariako EH Bildu)
Atzo argazki jendetsua atera zuten Getarian, maiatzaren 7ko herri galdeketan baiezkoa bozkatzearen alde. Getariako EH Bilduk antolatu zuen hitzordua, eta 60 lagun inguru bildu ziren ekimenean. “Herri aurrerakoia, demokratikoa eta duina lortzeko herritarrok sujetu aktiboak izan behar dugu, eta horretarako maiatzaren 7an bozkatzera joatea eta BAI bozkatzeak garrantzi handia du”, azaldu dute Getariako EH Bildutik.