Asteburuan atseden hartuko du Florenen oroimenezko txapelketak

Getariako Hitza 2017ko apirilaren 11

Florenen Oroimenezko areto futbol txapelketako partida. (Amaia Ventas) Otsailaren hasieran abiatu zuten Getarian Florenen Oroimenezko Futbito Txapelketa, eta ordutik asteburuero jardunaldia jokatu da Getariako frontoian. Dena dela, hurrengo asteburuan atseden hartuko dute parte-hartzaileek, Aste Santuko oporraldia dela-eta. Beraz apirilaren 21ean jokatuko dute hurrengo jardunaldian. Sailkapenari dagokionean, Florenen Oroimenezko Futbito Txapelketako sailkapen orokorrean Txoko taldea lehen postutan sailkatuta dago 18 punturekin; baina gertutik jarraitzen diote Balearri eta Giroa taldeek, 17 eta 16 punturekin hurrenez hurren. Pasa den asteburuan jokatu zen 7. jardunaldiko emaitzak: Iribar - Politena (zigortuak) Elkano (2 -12) Balearri Kaia Kaipe (4-4) Haitze Txoko (5-3) Giroa

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide