Arrantzarako sare bati su eman diote Getariako portuan

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 10a

Sarea Galiziako Foz herriko Mirando o Mar itsasontziarena zen, eta 100.000 euorotako balioa duela azaldu dute herriko arrantzaleek.

Getariako portuan sarea erreta. Pasa den ostegun goizaldean, ezezagun batek Getariako portuan zegoen arrantzarako sare bati su eman zion eta kiskalduta geratu zen. Sarea Galiziako Foz herriko Mirando o Mar itsasontziarena zen, eta 100.000 euorotako balioa duela azaldu dute herriko arrantzaleek. Beraz, horrelako sare bat galtzea galera handia da itsasontzientzat. Miroando o Mar itsasontzia udaberriro etortzen da Getariara antxoaren kanpainarako. Galiziako ontziak, itsasora ateratzen denean, bi sare eramaten ditu. Beste sare bat portuan uzten dute arrantzaleek, ontzian daramaten sareren bat puskatzen denean aldatzeko. Urola Kostako Hitza Getariako Kofradiarekin harremanetan jarri da gaiaz galdetzeko, baina arduradunek ez dute adierazpenik egin nahi izan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide