The Blues Hats musika taldea.
The Blues Hats Zarautzen jaiotako rithm?blues musika taldeak kontzertua emango du ostiralean, Getariako Sokoa tabernan. Beren musika blues giroan oinarrituta dago, baina beren abestiek swing ukitua ere badute. Talde gazte bada ere, bertako musikariek amerikar blues, country edota folk taldeetan esperientzia dute; besteak beste Bluestock, Pariak Bai eta Lowraiders taldeetan jo dute.
Saioa 22:3oak inguruan hasiko da; sarrera doakoa izango da, eta blues musika atsegin duten herritarrak kontzertura gonbidatu dituzte antolatzaileek.