Euskal Estatua hizpide izango dute gaur Getariako gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko apirilaren 6a

Getariako Gaztetxeak eta Eskubide Sozialen Kartak hitzaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Euskal Estatua Edukiz Jantziz hitzaldi zikloaren barruan, gazteei zuzendutako hitzaldia eskainiko du Independentista Sareko Mikel Urdangarinek. Saioa Getariako gaztetxean izango da, 19:00etan hasita.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide