2017ko konpartsako bilera egingo dute gaur, Getarian

Getariako Hitza 2017ko apirilaren 5a

Getariako Konpartsa. (Baleike) Salbatore Jaietarako oraindik hilabete batzuk falta badira ere, antolatzaileak Getariako Konpartsa prestatzen hasi dira dagoeneko. Konpartsan parte hartzeko deialdia egin dute, eta lehenengo bilera gaur iluntzean egingo dute, 19:30ean hasita, Gaztelekuan (Alondegian). Herritarrak konpartsan parte hartzera animatu dituzte antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide