ARGAZKI BILDUMA: Getariako haurrek 20. Korrika badatorrela ozen aldarrikatu dute

Getariako Hitza 2017ko apirilaren 4a

Getariako Iturzaeta Eskolako haurrek Korrika Txikia egin dute gaur arratsaldean, herria 20. Korrikarako girotzeko. Plaza jendez bete da haur eta gaztetxoen Korrikari ongi-etorria emateko, eta herria zeharkatu ondoren pilotalekuan bukatu dute ibilbidea. Ondoren, txokolate jana izan da Getariako plazan. [flickr_set id="72157680450604830"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide