Uxoa Irigoienek irabazi du Donostia-Hondarribia Talaia Bidea

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 26a, 13:22

Uxoa Irigoien, helmugara iristen (CD Fortuna KE). Korrikalari getariarra izan da Fortuna elkarteak antolatutako Talaia Bidea probako helmuga zeharkatzen lehena, emakumezkoetan. Donostia eta Hondarribia lotzen dituen 30,8 kilometroko mendi ibilbidea osatzen bizkorrena izan da Uxoa Irigoien, 02:51:36ko denborarekin, eta bere atzetik, 15 minutura, iritsi dira Emma Puchu eta Karla Lejarreta, hurrenez hurren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide