Korrika Kulturalaren barruan bertso afaria antolatu dute Getarian biharko. Berdura Plazan izango da 21:00etatik aurrera, eta Beñat Gaztelumendi eta Unai Iturriaga bertsolariek parte hartuko dute saioan; Danel Olano izango da gai jartzailea. Bertso afarian parte hartu nahi dutenek, Sokoa tabernan eta Harritarte dendan erosi ditzakete txartelak, 12 euroren truke.