Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
19:00etan izango da, Alondegian.
Ostegun honetarako batzar irekia antolatu du Brankan taldeak. Batzarra Alhondegian izango da, 19:00etan. Taldeak azaldu dutenez bi helburu izango ditu: "maiatzaren 7an egingo den herri-galdeketaren inguruan herritarrei informazioa ematea" eta "herritarren zalantzak argitzen eta iritzi desberdinak jasotzea eta lantzea".
Galdeketaren egunean boluntarioak beharko direla azaldu du Brankanek, eta, beraz, boluntario gisa izen emateko aukera ere izango dela.