Berdintasuna urte osoan aldarrikatu dute Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 8a

Berdintasun 365 egunetan dioen kartela jarri dute Getarian, Martxoaren 8aren harira Iturzaetako ikasleek eta udalak antolatutako hezkidetza bultzatzeko ekitaldian. Ikasleek orri moretan landutako aldarriak jarri dituzte zintzilik Berdura plazan, eta ondoren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko irakurketa egin dute bi ikasleek, bertsoak abestu dituzte elkarrekin eta Begoña Garate zinegotziak manifestua irakurri du. [flickr_set id="72157679513076690"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide