Getariako XVI. Literatur Lehiaketara lanak aurkez daitezke jada

Urola Kostako Hitza 2017ko martxoaren 8a

Lanak aurkezteko epea zabalduta, martxan jarri dute Getariako XVI. Literatur Lehiaketa. Sorkuntza lanak apirilaren 6ko 13:00ak bitartean eraman ahalko dira Getariako Udal Bulegora edo Udal Liburutegira. Lehiaketan getariarrek bakarrik parte har dezakete, eta parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake. Lehiaketak, adinaren arabera banatuta, bederatzi maila izango ditu: LH 1. mailatik hasi eta 16 urtetik gorakoen mailara artekoak. Maila bakoitzean bi modalitate izango dira aukeran: ipuina eta bertsoa-olerkia. Gaia librea da maila guztietan, baina lanek euskaraz sortutakoak izan behar dute. Horrez gain, originalak, argitaratu gabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan beharko dute. Lanek bete beharreko neurriak desberdinak dira mailaz maila. Lehiaketaren oinarrien eta maila bakoitzeko sarien informazioa Getariako Udalaren webgunean, www.getaria.eus atarian, eskura daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide