Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo Inauteri Eguna ospatu zuten Getarian, eta giro ederra izan zen herrian arratsalde gau partean. 17:00ak inguruan getariarrak plazan bildu ziren beren mozorro dotoreak erakusteko prest; desfilea egin zuten, eta ondoren Gure Txeruko dantzariek ikuskizuna eskaini zuten.
Iluntzean, 20:00ak aldean, Brankan elkarteak antolatuta Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen Eskuetan abestiarekin maiatzaren 7ko herri galdeketaren aldeko flashmoba egin zuten. Jendetza bildu zen frontoian erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
[flickr_set id="72157678892880181"]