Jantziek janzten dute

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 24a

Cristobal Balentziaga Museoaren aterak irekitzea horniketan 800 euro kostatzen da eguneko (Argazkia: Aiora Larrañaga/Hitza) Jantziek jantzi ohi dute Cristobal Balentziaga museoa, goi mailako joskintzako jantziek gehienetan; baina, maiatzaren 7ra bitartean, Ikatza eta Belusa. Ortiz Echagüeren eta Balentziagaren begiradak herri-jantziari behin-behineko erakusketa dago ikusgai Getariako museoan, eta, jantziak ez ezik, argazkiak ere protagonista dira bertan. Izan ere, Jose Ortiz Echagüe argazkilari eta ingeniari espainiarraren argazkiak eta Getariako jostunaren obrak “elkarrizketan” jarri dituzte erakusketa atontzeko. Ortiz Echagüek eta Balentziagak ez zuten elkar ezagutu, baina jostunaren obrek, askotan, argazkilariaren irudietatik ateratakoak dirudite. Herri jantziak bientzako izan ziren inspirazio iturri. Balentziagak herri jantzien berrinterpretazioa egin zuen maiz bere obretan. Batez ere, 1937an Parisen jarri zenetik, jostunak espainiar jantzigintza tradizionaleko pieza ugariren berrirakurketa landu eta garatu zuen. Erakusketan, Balentziagaren 35 pieza daude ikusgai, eta horietako 25 lehen aldiz ikusi ahal dira. Ortiz Echagüeren 17 argazkirekin osatzen da erakusketa. Argazkiek XX. mende hasieran Euskal Herriko eta Espainiako herrietan nola janzten ziren erakusten dute; bai lanerako (landan lan egiteko, arrantzarako…), eta baita ospakizunetarako ere (ezkontzak, hiletak, jaiegunak, herrietako festak…). Irakurri erreportajea osorik, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide