Odola emateko saioa antolatu dute Getarian hilaren 23rako

Getariako Hitza 2017ko otsailaren 15a

Getariako Gure Txeru elkarteak odol-ematera deitu ditu getariarrak. Hilaren 23an, ostegunarekin, 19:00etatik 21:00etara bitartean odol emateko aukera izango dute herritarrek Getariako Osasun Zentro berrian. Elkartetik nabarmendu dute, odolemaile izan nahi duten guztiak ongietorriak izango direla.
Odola emateko 18-65 urte bitartean izan behar dira. Odola eman aurreko hiru orduetan koipe gutxiko jakiak jateko, eta botikaren bat hartuz gero, botikaren erabilera orria odola emateko lekura eramateko eta medikuari erakusteko gomendatu dute Gure Txeru elkartetik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide