Getariako EAJ udal taldeak herritarren arreta zerbitzua irekiko du udaletxean

Getariako Hitza 2017ko otsailaren 10a

Getariako EAJk herritarrei laguntzeko zerbitzua irekiko du. (Getariako EAJ) Getariako EAJk getariarrei entzun eta haiengandik gertuago egon nahi du, eta horretarako kanal berria martxan jarriko du datorren astelehenean. Herritarrei laguntza eman, kexak eta iradokizunak entzun eta administrazioarekin izan ditzazketeen arazoen aurrean laguntza eskaintzeko zerbitzua irekiko dute. Modu horretan getariarrekin harreman indartu nahi du Getariako EAJk. Zerbitzua udal bulegoetan eskainiko dute astelehenetik ostiralera,  10:00etatik  13:00etara. Hitzordua hartu nahi duten herritarrek, 943-896024 telefono zenbakira deitu edo getariaprest@gmail.com helbidera idatzita dezakete.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide