Eski irteera antolatu dute Getarian martxoaren lehen astebururako

Getariako Hitza 2017ko otsailaren 10a

Bi gazte eskiatzen. (Hitza) Lur Ardiden (Luz-Saint-Sauveur, Frantzia) eski estaziora irteera antolatu du Getariako Udalak. Martxoaren 4an, larunbatarekin, 05:00etan aterako dira parte-hartzaileak Getariatik, eta igande iluntzean itzuliko dira. Bi egunetan eskiatuko dute, eta prezioaren barruan sartuko dira: materialaren alokairua, bi egunetako Forfait-a, pistetako asegurua, larunbateko afaria eta igandeko gosaria, herriko aterpean gaua igarotzea eta autobusa. Ikastaroa ez da prezioaren barruan sartzen. Adinaren arabera prezio desberdina izango du eski irteerak. 18 urtetik gorakoak. Eskiak alokatu nahi dituztenek, 143 euro ordaindu beharko dute; snow materiala aloatu nahi dutenek, 149 euro, eta materialik alokatu behar ez dutenek 125 euro. 18 urte arteko gazteak. Eskiak alokatu nahi dituztenek, 137 euro ordaindu beharko dute; snow materiala alokatu nahi dutenek, 143 euro, eta materialik alokatu behar ez dutenek 119 euro. 6 urte arteko haurrek. Eskiak alokatu nahi dituztenek, 95 euro ordaindu beharko dute; snow materiala alokatu nahi dutenek 101 euro, eta materialik alokatu behar ez dutenek 77 euro. Ikasleak. Eskiak alokatu nahi dituztenek 137 euro; snow materiala alokatu nahi dutenek 143 euro, eta materiala alokatu behar ez dutenek 119 euro. Antolatzaileek zehaztu dute, ikasle txartela ezinbestekoa dela ikasle prezioa izateko. Izena-ematea Udaletxean edo liburutegian eman behar da izena otsailaren 13tik 20ra bitartean. Izena eman ondoren, parte-hartzaileek 2095 5040 52 1069555950 kontu zenbakian ordaindu beharko dute irteeraren prezioa, eta ordain-agiria udaletxera edo liburutegira eraman; nahi dutenek, kultura@getaria.org helbidera ere bidali dezakete. Agiriarekin batera, Europako osasun txartela, Ikasle-txartela dutenek txartelaren kopia, eta adin txikikoek muga pasatzeko gurasoen baimena ziurtatzen duen agiria entregatu beharko dute. Azken hori udaletxeko epaitegian eskatu behar dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide