Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute Getarian, eta bihar lanak entregatzeko azken eguna izango da. Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu behar dira, eta kartelarekin batera egilearen datuak gutunazal batean sartuta entregatu beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake.
Bost kategoriatan banatuta dago lehiaketa, eta haur eta gaztetxoen kategoriara aurkezten diren lanek eskuz eginak izan beharko dutela azaldu dute Getariako Udaletik. Kartel guztien A3 neurrikoak izan behar dute
Saritutako kartelek Getariako Inauteriak 2017 jai egitaraua iragarriko dute. Horretaz gain, aurkezten diren lan guztiekin erakusketa egingo du Getariako Udalak.