Floren Memoriala VII Futbito Txapelketa abiatuko dute bihar Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 9a

Floren Memoriala Futbito Txapelketa. (Amaia Ventas/Hitza) Bihar abiatuko dute VII. Floren Memoriala Futbito Txapelketa Getarian, Gure Txeru Elkarteak antolatuta. Hamar taldek eman dute izena aurtengo norgehiagokan, eta bihar hasiko dira partidak jokatzen. Dena dela, aurten aldaketatxoa egin dute antolatzaileek, eta partidak ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte parte-hartzaileek; hiru partida ostiral gauean, eta beste bi larunbat arratsaldean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide