Udaberri Sariko pilota partidak jokatuko dituzte ostiralean Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 7a

Pilota partida Sahatsaga Kiroldegian. (Aiora Larrañaga/Hitza) Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatuta, Udaberri Saria jokatzen ari dira kedete, jubenil eta nagusi mailako pilotariak. Ostiralean txapelketa horretako partidak jokatuko dituzte Gure Txeru elkarteko pilotariek, 19:30ean hasita Sahatsaga Pilotalekuan. Lehen partidan Getariako pilotariak Gazteleku3 taldearen aurka arituko dira, eta hurrengo norgahiagokan getariarrek tolosarrak izango dituzte aurkari. Urtarrilean abiatu zuten Udaberri Saria, eta martxoaren amaieran jokatuko dituzte eskuz binakako finalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide