Euskal Estatuaren abantailen inguruan hitzaldia emango du Asier Blasek Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko otsailaren 6a

Getariako Eskubide Sozialen Kartak eta Getariako Gaztetxeak antolatuta, ostegunean Euskal estatuaren garrantzia kudeaketarako tresna bezala hitzaldia eskainiko du Asier Blas Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak. Blasek Ipar-Hegoa Fundazioak argitaratu zuen Euskal Estatuari bidea zabaltzen liburu bilduman parte hartu zuen, Aniztasuna, demokrazia eta justizia soziala Euskal Estatuan lanarekin. Lan hori oinarri hartuta emango du hitzaldia. Alondegian izango da saioa, eta 19:00etan abiatuko dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide