Maite Barruetabeña getariarra izendatu dute foru aldundiko Araubide Juridikoko eta Funtzio Publikoko zuzendari

Getariako Hitza 2017ko otsailaren 6a

[caption id="attachment_315823" align="aligncenter" width="300"]Imanol Lasa eta Maite Barruetabeña. (Gipuzkoako Foru Aldundia) Imanol Lasa eta Maite Barruetabeña. (Gipuzkoako Foru Aldundia)[/caption] Maite Barruetabeña agintaldia hasi zenetik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Funtzio Publikoko zuzendaria izan da, eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazio diputatu Imanol Lasak azaldu duenez, "ezinbestekoa" izan da foru aldundiaren antoleketa eraldatzeko. Lan poltsa eta lan eskaintza publiko berriak diseinatu eta antolatu ditu, langileen formakuntza eta konpetentziak modernizatu eta langileen artean ezagutza eskualdaketa eman dadin neurriak hartu ditu. Funtzionamendu eraginkorragoa izateko Funtzio Publikoko eta Araubide Juridikoko zuzendaritzak elkartzea erabaki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Luis Elizegiren lekukoa hartuko du getariarrak. "Pertsona gazte batek ordezkatuko du Elizegi , mundu akademikoan ospe handikoa, soberan prestatua eta kudeaketa publikoan beren gaitasuna erakutsi duena". Barruetabeñak Gipuzkoako Foru Aldundiaren giza baliabideen kudeaketan, "zorroztasuna eta gertutasuna" uztatzen jakin duela nabarmendu du Lasak. Ibilbide profesionala Maite Barruetabeña Zuzenbidean lizentziatua, Zuzenbide Zibilean doktorea bikain cum laude notarekin eta Lan Harremanetan diplomatua da. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, Euskal Herriko Unibertsitatean eman du getariarrak bere ibilbide profesionaleko zatirik handiena, ikertzaile eta irakasle gisa, eta hainbat fundazio eta erakundeetan kolaboratu izan du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide