Santa eskea Getarian. (Artzape aldizkaria)
Larunbatean Santa Ageda bezpera izango da, eta egun horretan santaeskean ateratzeko deialdia egin du Getariako Alamedatik Habanerara bertso eskolak. 08:00etan plazan bilduko dira parte-hartzaileak, eta Jone Urbieta eta Naiara Urresti trikitilariekin Getariako auzoak zeharkatuko dituzte kantuan. Plazan amaituko dute santaeskea iluntzean.
Egun osoko saioa izango denez, urtero bezala, Agote Haundi ostatuan egingo dute hamaiketakoa eta Meagako Azkue hostalean bazkalduko dute.
Aurten Santa Ageda bezpera larunbatean tokatu denez, getariarrak saioan parte hartzera animatu dituzte Alamedatik Habanerara bertso eskolako kideek.