Pupu eta Loreren Haizearen herrira ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 18an, Getariako Cristobal Balenciaga Museoan. Gaur jarri dituzte sarrerak salgai, 7 eurotan, Getariako turismo bulegoan eta Harritarte dendan. Horretaz gain, telefonoz ere egin daiteke erreserba, 687 341 089 zenbakira deituta edo Whatsappa bidalita (11:00etatik aurrera).