Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa antolatu dute Getarian. Bost kategoriatan banatuta dago lehiaketa, eta haur eta gaztetxoen kategoriara aurkezten diren lanek eskuz eginak izan beharko dutela azaldu dute Getariako Udaletik. Kartel guztien A3 neurrikoak izan behar dute
Otsailaren 11 arte aurkeztu daitezke lanak udaletxean edo liburutegian. Kartelak ez dira izenpetu beharko, kartelarekin batera egilearen datuak gutunazal batean sartuta aurkeztu beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ditzake.
Saritutako kartelek Getariako Inauteriak 2017 jai egitaraua iragarriko dute. Horretaz gain, aurkezten diren lan guztiekin erakusketa egingo du Getariako Udalak.