Ostiral arratsaldean pilota partidak jokatuko dituzte Getarian

Getariako Hitza 2017ko urtarrilaren 26a

Pilotari getariarra partida jokatzen. (Aiora Larrañaga/Hitza) Ostiralean 19:30ean hasita Gure Txeru elkarteko pilotariek partidak jokatuko dituzte Sahatsaga pilotalekuan. Lehenengo infantil mailako pilotarien txanda izango da. Gero, jubenilek eskuz binaka bi partida jokatuko dituzte, Gazteleku eta Legazpi izango dituzte aurkari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide