Brankan elkarteak "eskerrak" eman dizkie herritarrei

Getariako Hitza 2017ko urtarrilaren 19a

Bertso saioko saskiaren irabazlea Ane Loidi izan zen. (Brankan elkartea) San Anton eguna aitzaki hartuta, Brankan elkarteak hainbat ekitaldi antolatu zituen. Igandeko bertso saioan taberna jarri zuen, eta eskerrak eman dizkie bertara gerturatu ziren herritarrei edota saskiaren zozketan parte hartu zutenei. Bestetik, San Anton Egunean ikusgai jarri zuten gaztak zenbat pisatzen zuen asmatzeko lehiaketa egin zuten. "Eskerrik asko gaztaren pisua 3,320 kilo zela asmatzen saiatu zinetenoi. Zuen parte-hartzeari esker laguntza handia eman diguzue", azaldu dute elkartetik. Brankan elkarteak sinadurak biltzen jarraituko du datozen egunetan ere. Larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara mahaia jarriko dute Getariako Kale Nagusian. "Oraindik sinatu ez duzuenok animatu, eta gerturatu asteburuan gurenagana, garaiz zabiltzate-eta". San Antonetako gaztaren irabazleak, Irune Zulaika eta Anartz Aiestaran izan ziren. (Brankan elkartea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide