Gaur San Anton eguna izango da, eta txakolin uzta berria aurkeztuko du Getariako Txakolina jatorri izenak. Urtero bezala, gastronomiaren, euskal kulturaren eta txakolinaren alde lan egin duten pertsonak edo eragileak omenduko dituzte, eta aurten Luis Irizar Sukaldaritza Eskola eta surf egokituko munduko txapeldun Aitor Frantzesena izendatuko dituzte Mahasti Jaunak.
Ikusi hemen egitaraua:
- 09:00. Diana, Gazte Alaiak txistulari taldearekin.
- 10:30. Azoka, Harritarten, plazan eta Berdura Plazan.
12:15. Txakolin uzta berriaren aurkezpena, frontoian.
- Ondoren, txakolin dastaketa frontoian eta Harritarten.
- Jarraian, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien saioa udaletxeko balkoitik.
- 18:00. Herri kirolak, frontoian. Iker Vicente, Hodei Ezpeleta, Arria V.a eta Julen Mendieta aizkolariak. Mikel Lopetegi Urra eta Jokin Eizmendi harrijasotzaileak.
- Ondoren, bertsolarien bigarren saioa udaletxeko balkoitik.
- Jarraian, Kupela taldeko Zabale eta Larrañaga trikitilariek Getariako udaletxeko balkoitik saioa eskainiko dute.
Aitor Frantzesena izango da Mahasti Jauna Getariako Txakolin Egunean