Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur eguerdian San Anton Jaietako pilota partida jokatu da Getariako Sahatsaga Pilotalekuan. Gure Txeruk Pilota Elkarteak antolatuta, Aristi eta Oliden, Egiguren eta Zenekortaren aurka aritu dira, eta azken hauek irabazi dute partida 22-10 emaitzarekin. Ikusmina sortu du partidak, eta markagailuak adierazten duena baino partida estuagoa izan da. Partida jarraitu duten pilotazaleen esanetan, "aurreko koadroetan Egiguren azpeitiarrak diferentzia markatu du, eta atzekaldean Oliden oriotarrak agindu du". Zenekorta eta Aristi getariarrek ere lan ederra egiten dute partidan.
[flickr_set id="72157677461780591"]