Berrikuntzekin hasi du urtea Getariako Liburutegiak

Getariako Hitza 2017ko urtarrilaren 12a

Urte berriarekin batera, berrikuntzekin ireki ditu ateak Getariako Liburutegiak. Alde batetik, Getariarrak euskaraz irakurtzera animatzeko asmoz, euskal literaturako liburu sorta berria ekarri dute. Bestetik, Getariaren izaera aintzat hartuta, itsasoa eta abentura hizpide duten liburuak ere eskuratu dituzte. Getariako Liburutegiaren ohiko ordutegia astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara da, eta getariarrak liburutegira joatera animatu dituzte arduradunek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide