Getariako baleari zer gertatzen zaion aztertzen ari dira adituak

Urola Kostako Hitza 2017ko urtarrilaren 3a

Getariako portuan balea. (Aiora Larrañaga/Hitza) Atzo iluntzean Getariako portuan agertu zen baleak ikusmina sortu du herritarren artean, ez baita ohikoa balea kostaldera horrenbeste gerturatu, eta portura sartzea. Itsas Faunaren Ikerketa eta Babeserako Ambar elkarteko adituak Getariako portuan daude baleari zer gertatu ote zaion aztertzen, eta elkarteko lehendakariorde Enrique Francok azaldu duenez, bi arrazoi egon daitezke balea portura sartzeko. "Alde batetik, portura sartu den arrain txiki baltsa bati segika sartzea; edo, gaixo dagoelako portura babes bila sartzea", azaldu du. Arrainaren atzetik sartu bada, "bere kasara aterako" dela uste dute Ambarreko kideek. "Gaixo badago berriz, jarraipena egin behar zaio, baina gehiegi gerturatu gabe. Izan ere, baleak estresatu egiten dira pertsonak beraiengana hurbiltzen baidira.  Gainera, gaitzen bat izango balu, arnasketaren bidez pertsonei kutsatzeko arrikusa egoten da, beraz kontu handiz ibili behar da". Erlazionatutako albisteak Irudi bilduma: Baleak Getarian jarraitzen du Getariako balearen bideoa ikusgai

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide