Gabon kantak Getariako kaleetan zehar

Urola Kostako Hitza 2016ko abenduaren 24a

Balentziaga kaleko anbulategitik atera dira Gure Txeru elkartekoak Gabon kantak abestera, hainbat herritarrekin batera, trikitilariek lagunduta. Harraldekoak ere herriko kaleetan barrena dabiltza kantuan. Ibilbidea herriko plazan amaituko dute biek arratsaldeko 18:30ak aldera, Olentzeroren etorrerarekin. Bertan herriko gainontzeko abesbatzekin Hator, hator abestuko dute. [flickr_set id="72157678230633925"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide