Getariako Brankan taldearen aurkezpen ekitaldia. (Aritz Mutiozabal)
Brankan erabakitzeko eskubidearen aldeko Getariako taldeak sinadura bilketa abiatu zuen pasa den ostiralean, eta taldetik jakinarazi dute "oso arrakastatsua" izaten ari dela. "Guztion parte hartzeari esker 200 sinadura baino gehiago lortu ditugu". Horregatik, Brankan taldeak eskerrak eman dizkie sinatzera joan ziren herritar guztiei, eta oraindik sinatu ez dutenak sinatzera gonbidatu dituzte.
Horretarako, ostiral honetan ere sinadurak biltzeko postua jarriko dute Getariako Kale Nagusian, Gure Txeruren lokalaren aurrean, 18:30etik 20:30era.