Bi getariar 'Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen' erakusketari begira. (Aiora Larrañaga/Hitza)
Gorpuzkinak ateratzen, duintasunak berreskuratzen erakusketa igandera arte zabalik izango da Getariako udaletxeko sarrera nagusian. 1936ko gerrako hobien ikerketa-lana du ardatz erakusketak, eta prozesuaren alderdi zientifikoa eta giza alderdia argazkien bidez ikus daiteke bertan. Erakusketa irekita dago, astelehenetik ostiralera 10:00etatik eta 19:30era, eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik eta 19:30era.