Salbatore Abesbatza, Jazinto Isasti zuzendariaren gidaritzapean. (Salbatore Abesbatza)
Igandekoa kontzertu berezia izango da Getariako Salbatore Abesbatzarentzat. Alde batetik, Nize M. Crespo zuzendari berriarekin jendaurrean emango duten lehen kontzertua izango da, igandean 12:30etik aurrera Salbatore elizan egingo dutena.
Bestetik, saioaren amaieran 40 urtetan zehar abesbatzako zuzendari izan den Jazinto Isastiri omenaldia egingo dio Salbatore Abesbatzak.
Isastik erretiroa hartu du, baina koruko kideek lau hamarkadatan zehar egin duen lana aitortu nahi diote getariarrari. Horretaz gain, getariarrak ere konztertua gonbidatu dituzte, «haiek ere Isastirik euren esker ona adierazi diezaioten».