[caption id="attachment_312938" align="aligncenter" width="300"]

Sakelako telefonoarekin egindako bideo lehiaketako saridunak. (Aiora Larrañaga/Hitza)[/caption]
Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta Getariako Udalak sakelako telefonoarekin egindako bideo lehiaketako sariak banatu ditu.
Euskaraz bizi nahi dut lelopean bi bideo aurkeztu dira lehiaketara, eta Haizea Lertxundiren eta Irati Azpeitiaren bideoak lortu du 120 euroko lehen saria. Epaimahaiak balioan jarri du, bideoan herritar askok parte hartu izana, eta herriarekiko lotura.
Bigarren sariduna Kristiñe Aspiazu izan da. Honek 80 euroko saria jaso du, eta epaimahaiari oso originala iruditu zaio bere bideoa. Gainera, euskararen inguruko testigantzat txertatu izana oso interesgarria iruditu zaie epaileei.