Txapeldunak oroigarriarekin. (Ibon Errazu)
Atzo, hilak 27, jokatu zuten Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXV. Txapelketa Zaldibarren, eta emaitza onak lortu zituzten eskualdeko musikariek. Zortzi bikote lehiatu ziren, eta Jugatz Oleaga aizarnazabaldarra eta Naiara Mantzizidor itziartarra izan ziren txapeldunak.Bigarrenak Eneko Arbeo azpeitiarra eta Mireia Ibabe bergararra izan ziren, eta hirugarren postua, berriz, Aitor Uzkudun errezildarrak eta Naiara Urresti Getariarrak lortu zuten.
Lau doinu jo zituen bikote bakoitzak, eta bakoitzean jasotako puntu-kopurua gehituta lortu zuten txapela Oleagak eta bere bikoteak. Hain zuzen ere, 68 puntu lortu zituen bikote garaileak. Arbeok eta bere bikoteak lehenengoek baino 0,7 puntu gutxiago lortu zituzten, eta Uzkudunek eta Urrestik 64,87 puntu eskuratu zituzten.
Bosgarren postuan amaitu zuten Maite Txapartegi aizarnarrak eta Eva Astigarraga azpeitiarrak, eta zazpigarrenak izan ziren Izaro Oleaga eta Jurgi Ituarte aizarnazabaldarrak.
(Argazkiak: Ibon Errazu)
[flickr_set id="72157673209597943"]