Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara 'Pio' ekarri dituzte gogora Antzerki Topaketetako azken emanaldian

Nerea Uranga 2016ko azaroaren 27a

Aurtengo Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako azken emanaldia izan zen atzo, Soreasun: "Ahantzitako oroitzapenak"

Kontxu Odriozola eta Iñaki Pio omentzeko ekitaldia atzo, Soreasun (Nerea Uranga/Hitza) Kontxu Odriozola eta Iñaki Bergara Pio aktore azpeitiarrak gogora ekarri zituzten atzo, larunbata, Soreasun. Aurtengo Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetako azken emanaldia izan zen: Ahantzitako oroimenak antzerki musikatua. Hasteko, bi aktore azpeitiarrei buruzko ikus-entzunezko bat eman zuten. Gero, Pedro Otaegi eta Nagore Aranbururekin batera antzerkian ibilitako eta dabiltzan azpeitiar batzuk igo ziren Soreasuko oholtzara. Otaegik eta Aranburuk Kontxu Odriozola eta Iñaki Pio ezagutu eta haiekin lan egindako garaiak ekarri zituzten gogora. Biak langileak izandakoak zirela esan zuten, baina horren gainetik biak "aktore oso onak" izateaz gainera, "azpeitiar-azpeitiarrak" zirela esan zuten.  "Azpeitiaren bi enbaxadore on izan dira, eta Azpeitiak harro egon beharko luke haiekin", gaineratu zuen Nagore Aranburuk. Gero, Odriozolaren eta Bergararen senideei oroigarri bana eman zien Azpeitiko Udaleko ordezkariek, Eneko Etxeberria alkateak eta Josu Labaka Kultura eta Euskara zinegotziak. Ekitaldiaren ondoren, Ahantzitako oroimenak antzerki-musikatua izan zen. Getariako Elkano abesbatzak abestu zuen, Felipe Murillok zuzenduta. Pianoan Maite Bereziartuak jardun zuen, baterian Unai Frantzesenak eta gitarran Josu Zalduak. Aktoreak Maialen Urbieta eta Itziar Aizpuru izan ziren. [flickr_set id="72157675554641981"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide