Irudietan: Alkate Txiki Eguna Getarian

Urola Kostako Hitza 2016ko azaroaren 26a

Irati Barrenetxeak jaso du aginte makila, eta ondoren haurren udalbatzarra egin dute, ludotekaren inguruan

Getariako Guraso Elkarteak antolatuta, Alkate Txiki Eguna ari dira ospatzen gaur Getarian. Arratsaldean haurrentzat tailerrak izan dira Berdura plazan, Katxaporen eskutik, eta ondoren eguneko ekitaldi nagusia hasi da: Bego Garate zinegotziak aginte makila eman dio Irati Barrenetxea alkate txikiari. Ondoren, udalbatzarra egin dute ludotekaren inguruan, Barrenetxeak eta Jon Bislan Ibarbia, Olaia Txueka, June Aranguren, Mikel Silveti eta Xabier Etxegarai zinegotziek gidatuta. LH 6. mailako ikasleak dira guztiak. LH 1. eta 6. maila bitarteko haurrek galderak egiteko aukera izan dute udalbatzarraren amaieran. Buruhandien ondoren eta egunari amaiera biribila emateko, afaria eta karaokea izango dira, 20:30etatik aurrera. [flickr_set id="72157675765830150"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide