Yeray Varelak eta Uxoa Irigoienek irabazi dute Azkoitiko XII. Herri Lasterketa

Eider Bereziartua 2016ko aza. 26a, 19:14

Yerai Varela oñatiarrak eta Uxoa Irigoien Getariarrak irabazi dute Raka Maraton kirol ekarteak antolatutako Azkoitiko XII. Herri Lasterketa. Gizonezkoen mailan Ander Okamika lekeitiarra eta Jon Garate Elgoibarko bizilaguna izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Emakumeetan, aldiz, Lurdes Oiartzabal lezoarra eta Eguzkiñe Zabaleta leitzarra sailkatu dira Irigoienen atzetik. Eskualdeko azkarrena Jon Roteta azpeitiarra izan da, eta bederatzigarren sailkatu da. 10 kilometroko lasterketa izan da, eta, guztira, 288 lasterkarik amaitu dute proba. Seigarren aldiz irabazi du Varelak Azkoitiko lasterketa. Hain zuzen ere, 31 minutu eta 40 segundo behar izan ditu ibilbidea egiteko. Okamikak minutu bat eta bost segundo gehiago behar izan ditu. Jon Garatek, berriz, 32 minutu eta 53 segundotan iritsi da. Lehen emakumeak, Irigoienek, 38 minutu eta 25 segundo behar izan ditu. Ikusi sailkapen osoa, hemen. [flickr_set id="72157673123415533"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide